Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3303

656/2016 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Zelarien kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren eta 2011ko uztailaren 27ko 142. EHAAn argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 1767/2011 Ebazpenaren bidez, hautaprobak deitu ziren pertsonal estatutario izaera lortzeko, Mendeko Langileen lanbide taldeko zelarien kategorian destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun erakundeetan izanik. 2011ko abenduaren 1eko EHAAn, 228 zenbakian, argitaratu zen.

2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onetsi zuen Entitate publikoaren 2011ko lan-eskaintza publikoa. Erabaki horren hirugarren atalaren arabera, barne-sustapeneko txandan edo txanda irekian lanpostua lortzeagatik kategoria aldatu duten langileek edo txanda librean kategoria bereko lanpostua aldatu dutenek hutsik utzitako lanpostuak behin eta batera erantsiko zaizkiela txanda libreko hautagaiei eskaini beharreko lanpostuei.

2015eko irailaren 29ko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1785/2015 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen barne-sustapen txandan sartutako Ofizialen kategorian (Gidarien lanpostu funtzionalak) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan. Ebazpen honen bidez, Miguel Angel Fernandez Tejera jaunari lanpostu bat esleitu zitzaion.

2016ko apirilaren 21eko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 127/2016 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 2011n deitutako hautaketa-prozesuan huts geratu zen destinoa argitaratu zen zehaztuko den zerbitzu-erakundean destinoa izango duen Mendeko Langileen lanbide taldeko Zeladoreen kategoriakoa.

Hortaz, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea I. eranskinean sartutako Mendeko Langileen lanbide taldeko Zelarien kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan baldintza beretan funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortutako eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala