Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3293

EDIKTUA, 744/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 744/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Unidad Editorial Información Deportiva, S.L.U.

Abokatua.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Demandatua: MYC Gabinete Asesor, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-31n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Unidad Editorial Información Deportiva, S.L.U. enpresak MYC Gabinete Asesor, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda, ebazpen honen idazpuruan aipatua; horrenbestez, deklaratzen dut 41. motako 2.526.282 Gol de Oro marka iraungita dagoela eta demandatuaren erregistroa baliogabetu behar dela. Auzi-kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

MYC Gabinete Asesor, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala