Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3288

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 6koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko mailakoa- emateko honako ikasle hauei: «Hazi Fraisoro Eskola»k, Zizurkilen (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 20tik 30era bitartean emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu dutenei.

Ikusi da «Hazi Fraisoro Eskola»k bidali duen dokumentazioa, hau da, 2016ko ekainaren 20tik 30era bitartean, «Igurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaileentzako oinarrizko mailako ikastarora» egin dutenen garapen eta aprobetxamenduri buruzko.

Kontuan hartu da Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baimena eman ziola «Hazi Fraisoro Eskola»ri (lehen, «IMK Itsamendikoi Fraisoro») oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2008ko maiatzaren 7ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Agintzea ebazpen honen eranskinean ageri den zerrendako pertsonei eman diezaieten ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila).

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala