Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3285

AGINDUA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, baimena ematen da Mondragon Unibertsitateko titulu ofizial batzuk kentzea.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua), autonomia-erkidegoek erabakiko dute estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea eta kentzea, bai unibertsitatearen ekimenez –Gobernu Kontseiluak proposatuta–, bai erkidegoaren beraren ekimenez, –Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarekin ados–, eta, betiere Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan dago araututa nola egokitu Europako unibertsitate-eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan behar diren egokitzapenak bultzatuko dituzte eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko, euskal unibertsitate-sistema Europako unibertsitate-eremuan sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatua), eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan dago xedatuta estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: gradua, masterra eta doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak arautzen du zein den prozedura gradu, master eta doktorego tituluetarako egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko.

2016ko urtarrilaren 26an, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak onartu zuen eranskinean zerrendatutako masterreko eta doktoregoko ikasketa ofizialak kentzea 2015-2016ko ikasturtean.

Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ikasketa ofizial horiek kentzeko proposamenaren aldeko ebaluazio-txostena egin du, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.6 artikuluan xedatutakoarekin bat (uztailaren 2ko 2010/861 Errege Dekretuak aldatua)

Hori dela eta, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuta, eta proposamena Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 2016ko maiatzaren 25eko bilkuran jakitun jartzeko aurkeztu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea eranskineko masterreko eta doktoregoko ikasketa ofizialak kentzeko.

2. artikulua.– Ikasketak hauetan xedatutakoaren arabera kenduko dira: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretua.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honen berri eman behar zaie Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dadin titulu horiek kendu egin direla.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA
UNIBERTSITATEKO MASTERREKO TITULUAK KENTZEA
(Ikus .PDF)
UNIBERTSITATEKO DOKTOREGOKO TITULUAK KENTZEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala