Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3276

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA).

2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (Unibertsitateen abenduaren 21eko Legea –abenduaren 24ko BOE–), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Sergio Seoane Parra jauna (NAN: 14257348Q) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Jakintza-arloa: «Ekologia». Kodea: TUC8/1-D00118-50. Saila: «Landareen Biologia eta Ekologia». Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea». Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2016ko uztailaren 11.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala