Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3194

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 121/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 121/2016.

Demandatzailea: Elsa Aurora Betancourt Ojeda.

Abokatua: Juan Manuel Torres Garate.

Prokuradorea: Marta Arostegui Lafont.

Demandatua: Jaime Yaguana.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-14an. Hona hemen epaitza:

ERABAKITZEN DUT

Osorik baiesten dut Marta Arostegui Lafont epaitegietako prokuradoreak, Elsa Aurora Betancourt Ojedaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Jaime Yaguanaren aurkakoa, eta, horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Santo Domingo hirian, Pichincha probintzian (Ekuador) 1978ko irailaren 22an egin zen ezkontza –Elsa Aurora Betancourt Ojedaren eta Jaime Yaguanaren artekoa–. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 000121 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko ekainaren hamalauan.

Jaime Yaguana demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko ekainaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala