Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3140

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 29koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, María Begoña Abad Miguélez andrea «Soziologia» jakintza-arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016ko apirilaren 15eko EHAA).

Errektorearen 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez (2016ko apirilaren 15eko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretako deialdiko irakasle agregatuen plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamena eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak, eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du María Begoña Abad Miguélez andrea (NAN: 11915805B) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea. Kodea: AGC8L1 – D00002-5. Jakintza-arloa: «Soziologia». Saila: Soziologia II. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Gizarte Ikerketa Kualitatiboa».

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hileko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2016ko ekainaren 29a.

Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala