Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3069

IRAGARKIA, 366/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

María Belén Pinedo Brochado andreak administrazioarekiko 366/2015 auzi-errekurtsoa jarri du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegian (prozedura laburtuko izapideak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko erabakiaren harira. Erabaki haren bitartez, baztertu egin zen Osakidetzaren zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren kontra aurkeztu zen gorako errekurtsoa. Ebazpen horren bitartez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan administrari laguntzaile kategorian lanean aritzeko txanda irekiko destinoen esleipena egin zen (2011ko LEP).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49 artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, baita jakinarazten ere, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoko interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoko 30/1992 Legean, azaroaren 26koa, 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren, Sektore Publikoa eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri arrazionalizatzeko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala