Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3068

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-25-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela.

Aipatu erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Manuel Cabo Andresi zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko ekainaren 03an, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egun ditu zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumibidek Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea 39-A).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala