Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3066

IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariak kontsumoaren arloko SAN-48A001-21-2016 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Horrenbestez, jakitera ematen da Bizzion Gestion de Empresas, SLri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko maiatzaren 16an, ustez osasun-araudiaren arau-hauste bat egin duelako.

Legezko oharrak:

Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumibidek Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea 39-A).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala