Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3064

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zenbait itzulketa-prozeduratan hartutako ebazpenak jakinarazteko dena.

2016ko maiatzaren 25ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait itzulketa-prozedura ebatzi zuen, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2014-08-25eko EHAA).

Aipatu ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela zerrendan jasotako espedientean emandako ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNANDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala