Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3062

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Bilboko (Bizkaia) udal-mugarteetan, 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Larraskitu-Alonsotegi 1 eta 2.» izenekoa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

ERREF: L-7610 GHI/TLE.

ESP: 48-AT-I-2016-00020 (48-AT-H-1991-01014).

– Kokalekua: Bilboko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 15.174,78 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, nondik linea igaroko baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, 4.144 metroko luzeran.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2016ko ekainaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala