Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3056

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 303/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 303/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Francisco Javier Nebreda Coterillo.

Abokatua: Victor Manuel Olmos Chico.

Prokuradorea: Patricia Calderon Plaza.

Demandatua: Elena Velasco Cebrian.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2016ko martxoaren 17an; hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Calderón Plaza prokuradoreak Francisco Javier Nebreda Coterillo jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Elena Velasco Cebrián andrearen aurka; horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hirurehun eta hirurogeita hamahiru euro eta lau zentimo (373,04 euro), zenbateko horren legezko interesa, zeini ehuneko bi puntu gaineratuko baitzaizkio, ebazpen honen egunetik aurrera kontatuta. Prozesuko kostuak eskatzekotan, demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Elena Velasco Cebrian demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala