Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3054

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratu den 211/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 211/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ana Isabel Becas Espina.

Abokatua: Gonzalo Tosantos Arieta-Araunabeña.

Prokuradorea: Virginia Gonzalez Ruiz.

Demandatua: Rosa Maria Galvez Riveraren jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-13an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Virginia González Ruiz epaitegietako prokuradoreak Ana Isabel Becas Espina izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Rosa Maria Galvez Riveraren jaraunspen jasogabearen aurkakoa, zeina auzi-ihesean baitago. Beraz, aipatu demandatua auzi-jartzaileari 5.052,07 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 4750 0000 0211 15 zenbakiari dagokiola eta «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatua den Rosa Maria Galvez Riveraren jaraunspen jasogabearen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala