Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3049

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldiari dagokion eskabideak aurkezteko epea amaitu dela aditzeari ematekoa dena; Elektrizitatea Ekoizteko Energia Berriztagarrien Bidezko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru laguntzak emateko deialdiari dagokio epe hori.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2016. urterako Elektrizitatea Ekoizteko Energia Berriztagarrien Bidezko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru laguntzak emateko deialdia argitaratzen da.

Aipatutako diru laguntzen programaren 3. oinarrian xedatzen denari jarraiki: «Diru laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2016ko irailaren 30a izango da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2016. urteari dagokionez, 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenean aurreikusi laguntzak emateko funtsak amaitu direnez gero,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea, 2016ko ekainaren 6ko datarekin, 2016. urteko ekitaldiri dagokinez, Elektrizitatea Ekoizteko Energia Berriztagarrien Bidezko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru laguntzen aurrekontu-kreditua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2016ko ekainaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala