Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3048

570/2016 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritza-karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duela.

EGITATEAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (ESI Araba) karguak hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatutakoa osatzeko araubidea ezarri behar den eztabaidatu da eta komenigarritzat jo da.

Planteamendu hori sareko beste zerbitzu-erakunde batzuetan egindakoarekin bat dator, administrazio-kudeaketaren funtzionamenduari laguntzen dio baliozko administrazio-egintzak egiten jarraitzeko eta bat dator ondorengo zuzenbide-oinarri hauekin:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluak hau dio: «Administrazioko organoren batean titularrik ez bada edota kanpoan edo gaixorik badago, aldi baterako ordezkoa jar dezake titularra izendatzeko eskumena duen organoak» (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11.c) artikuluak dioenez zuzendari nagusiari dagokio erakunde publikoko osasun-zerbitzuetako zuzendari gerenteak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari gerente bakoitzaren proposamenez, aipaturiko zerbitzu-erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea

Artikulu horretatik ondorioztatzen da, aurreko oinarrian adierazitako irizpideari jarraiki, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren eskumena dela berak izendatutako zuzendaritza-kargudunen ordezkatze-erregimena ezartzea.

Azaldutako guztiagatik, legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko zuzendaritza-kargu hauek hutsik daudenean, kargudunak ez daudenean edo gaixorik daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzea:

Zuzendari medikoa.

Integrazio Asistentzialeko zuzendaria.

Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Langileria-arloko zuzendaria.

Erizaintzako zuzendaria.

Zuzendari gerentearen ordezkoa zuzendari medikoa izango da, eta zuzendari medikoa ez badago, kargua hutsik badago edo gaixorik badago, gainerako zuzendariak izango dira, zerrendako ordenari jarraiki.

Zuzendari gerentea ez diren gainerako zuzendari-karguen ordezkapena jardunean dagoen beste edozein zuzendarik egin dezake.

Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta ebazpenaren eragina jasotzen dutenei horren berri ematea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek, behin betikoa izanik, ondorioak izango ditu eman den egunetik aurrera, eta Arabako ESIaren barruko edozein erakundetarako gai honi buruz aurretik emandako edozein beste ebazpen deusezten du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala