Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3041

AGINDUA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez sortzen eta aldatzen baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza-arloak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen zenbait fitxategi.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Aginduak (1996ko urriaren 9ko EHAA, 195 zk.) arautu zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak, bat etorriz une hartako indarreko araudiarekin. 1997ko urriaren 8ko Aginduaren bidez aldatu zen agindu hori.

Geroago, Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzea izan zuten helburu agindu hauek ere: 2008ko ekainaren 8ko (2007ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.), 2007ko urriaren 4ko (2007ko azaroaren 20ko EHAA, 223. zk.), 2008ko uztailaren 7ko (2008ko abuztuaren 8ko EHAA, 150. zk.), 2008ko uztailaren 8ko (2008ko abuztuaren 12ko EHAA, 152. zk.) eta 2009ko ekainaren 26ko (2009ko abuztuaren 28ko EHAA, 165. zk.) Aginduak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko beste agindu baten bidez (2010eko azaroaren 5eko EHAA, 213. zk.) baliogabetu ziren aurreko agindu guztiak.

Era berean, azken agindu horrek, 2010eko urriaren 4koak, hainbat zuzenketa eta aldaketa izan zituen (2011ko otsailaren 3ko EHAA, 23. zk.; 2011ko maiatzaren 24ko EHAA, 97. zk.; 2011ko urriaren 20ko EHAA, 200. zk.; eta 2012ko uztailaren 2ko EHAA, 128. zk.).

Duela gutxi zenbait jarduketa berri jarri dira martxan, eta, horiek gauzatzeko ere, beharrezkoa da fitxategi pertsonalak arautzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dagozkion kudeaketa-zereginak gauzatu ahal izateko.

Beraz, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoa betetzeko, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez sortzen eta aldatzen dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza-arloak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen zenbait fitxategi.

2. artikulua.– Fitxategiak sortzea.

Datu pertsonalen gaineko fitxategi hauek sortzea, agindu honen I. eranskinean zerrendatuko direnak:

– 22. fitxategia: Diru-laguntzak arte plastikoko ikastetxeei. Arduraduna: Ikastetxeen Zuzendaritza

– 42. fitxategia: Unibertsitateaz kanpoko atzerriko ikasketak homologatzea eta baliozkotzea. Arduraduna: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

– 43. fitxategia: Araubide bereziko irakaskuntzen amaierako proiektuak. Arduraduna: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

– 10. fitxategia: Bizialdi osoko ikaskuntza. Arduraduna: Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritza.

– 11. fitxategia: Lanbide-heziketako ikasleen kudeaketa gradu, modalitate eta erregimen ezberdinetan. Arduraduna: Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritza.

3. artikulua.– Fitxategiak aldatzea.

Datu pertsonalen fitxategi hau aldatzen da: «Ikastetxeen Zuzendaritza», 21. fitxategia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduarena; agindu honen II. eranskinean jasotzen da bertan ezarritako baldintzen arabera.

4. artikulua.– Erregulazioa.

Agindu honetan aipatu fitxategiak arautuko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 4ko Aginduan xedatuaren arabera eta bakoitzarentzat zehaztutako xedapen orokorren eta jarraibideen arabera, eta, dena den, aplikagarri zaizkien goragoko mailako legezko eta erregelamenduzko arauen mende egongo dira.

5. artikulua.– Jakinarazpena.

Datuak Babesteko Agentziari jakinaraziko zaizkio agindu honetan zerrendatutako fitxategiak, horrek Datuak Babesteko Erregistro Nagusian sar ditzan. Horretarako, xedapen honen kopia bat bidaliko da Agentziara, eta, kopia bidaltzeko, Agentziak prestatutako eredu normalizatua erabiliko da.

XEDAPEN GEHIAGARRIA.– Gastu publikoa ez igotzea.

Agindu hau, datu pertsonaleko fitxategi berriak sortzeari dagokionez batez ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean dagoen baliabide pertsonal eta materialen arabera aplikatuko da, eta ezingo du inolaz ere gastu publikoa handitu.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala