Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2977

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 6ko UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen ebazpena jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du espedienteari hasiera ematen zion 2014ko irailaren 15eko ebazpenarekin, zeina 2013-2014 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasuna daukaten UPV/EHUko ikasleei bueltatu beharreko laguntzari buruzkoa baita.

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzakoak ahalegindu gara Irene Georgette Loayza Laurente andreari 2016ko maiatzaren 6ko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 eta 61. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.

Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Artikulo bakarra.– erabakiaren berri jakiteko, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordearen idazkariarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. (Helbidea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Julianategi. Paseo de Arriola 2, 20018 Donostia).

Donostia, 2016ko ekainaren 20a.

UPV/EHUko ikasleen zuzendaria,

FERNANDO ETXEGARAI AGARA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala