Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2963

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragakia, 2016ko maiatzaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zenbait itzulketa-prozeduratan hartutako ebazpena jakinarazteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsen bat atzeman da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2016ko maiatzaren 27ko Iragarkian, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait itzulketa-prozeduratan hartutako ebazpena. Iragarkia argitara eman zen 2016ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (111. zk.) eta 2016ko ekainaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean (144. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko aipatu zenbakiaren 2016/2541 (2/2) orrialdean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren aipatu zenbakiaren TEU Ediktu Ohol Bakarreko Jakinarazpen Eranskinean, gaztelaniazko 2. orrialdean eta euskarazko 4. orrialdean,

Eranskinean, «Interesduna» zutabean, honakoa dioenean:

«Diez Pérez, Andoni.»

honakoa esan behar du:

«Dias Pérez, Andoni».

Eranskinean, «Erreferentzia» orrialdean, honakoa dioenean:

«2014/APEC/000829, 2015/REINT/000232»

honakoa esan behar du:

«2014/APEC/001165,2015/REINT/000232»


Azterketa dokumentala