Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2958

EDIKTUA, 35/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 35/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Axa Seguros S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Demandatua: Khan Gudal Khizar.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Axa seguros, S.A. sozietatearen prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Khan Gundal Khizar auzi-iheslariaren aurkakoa:

1.– Aipatu demandatua kondenatzen dut demandatzaileari mila ehun eta hirurogeita zazpi euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (1.167,69) ordaintzera, gehi horrek demanda aurkeztu zenetik hona sortutako diruaren legezko interesak.

2.– Alderdi demandatua kondenatzen dut auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Khan Gudal Khizar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala