Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2957

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1172/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1172/2015 prozedura bideratu da, Lurdes Candia Arcek eskaturik, Francisco Arteaga Mosqueraren aurka, dibortzioa dela-eta. Prozedura horretan, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

300/16 epaia eman da 2016-06-02an, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu ziren adostasunik gabeko dibortzioko 1172/2015 autoetan. Hauek dira alderdiak: batetik, Lourdes Candia Arce demandatzailea, Sanchiz Capdevila prokuradorearekin, eta, bestetik, Francisco Arteaga Mosquera demandatua, zeina auzi-ihesean baita eta ez baitu prozesuko ordezkaritzarik; Fiskaltzak ere esku hartu du adingabeen interesen alde. Eta Erregearen izenean, ebazpen hau eman da:

Francisco Arteaga Mosquera demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala