Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2956

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 374/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 374/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Jose Agustin Apalategui Erbiti.

Abokatua: Maria Sanchez de Boado Esquiroz.

Prokuradorea: Elena Martin Sanchez.

Demandatua: Rosa Ibelia Gonzaga Campoverde.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-01ean. Hona hemen epaitza:

ERABAKI DUT:

Osorik baiesten dut Elena Martín Sánchez prokuradoreak José Agustín Apalategi Erbitiren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Rosa Ibelia Gonzaga Campoverderen aurkakoa. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, Donostian 2012ko maiatzaren 11n burutu zen ezkontza –José Agustín Apalategi Erbiti eta Rosa Ibelia Gonzaga Campoverderen artekoa–. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Epai hau irmo bihurtzen denean, dibortzioaren gaineko adierazpenaren ondoriozko irmotasuna lortuta, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibilaren Legearen 755. artikulua).

Rosa Ibelia Gonzaga Campoverde demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko ekainaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala