Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2955

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 516/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 516/2015 auzia.

Demandatzailea: Belgica Argentina Mite Gouzabay.

Abokatua: Federico Carro Espasandin.

Prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.

Demandatua: Fernando Javier Bustamante Jimenez.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016ko ekainaren 1ean. Hona hemen epaitza:

ERABAKITZEN DUT:

Osorik baiestea Itziar Mujika Atorrasagasti prokuradoreak, Bélgica-Argentina Mite Gouzabayen izenean eta bera ordezkatuz, Fernando-Javier Bustamante Jiménezen aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, aldatu egiten ditut epaitegi honetako 2005eko otsailaren 24ko 228/05 epaiak onartutako 2005eko otsailaren 4ko hitzarmen arautzailean hartutako neurriak. Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak ezartzeko 154/2005 prozedura horretan, zenbait neurri adostu, eta aitaren eta alabaren arteko bisita-araubide bat ezarri zen. Hala ere, aldaketaren ostean, honela geratuko da bisita-araubide hori:

– Kendu egiten dira txandakako asteburuetako eta oporraldietako bisitak.

– Ezartzen dira astean zeharreko bisitak, eta horiek baino ez dira izango. Bisita horietan, aita alabarekin egon daiteke, asteazkenero, ikastetxetik edo eskolaz kanpokoetatik ateratzen denetik, edo, horren ezean, 16:00etatik 21:00etara, demandatzailearen oporraldiarekin bat egiten duten eskola gabeko asteazkenetan izan ezik (Aste Santua, Gabonak eta udaldia), artean eten egingo baitira astean zeharreko bisitak.

Gainerakoetan, 2005eko otsailaren 24ko 228/05 epaiak onartutako 2005eko otsailaren 4ko hitzarmen arautzailean hartutako neurriei eutsiko zaie, alderdi biek adostu baitzituzten gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak ezartzeko 154/2005 prozeduran.

Fernando Javier Bustamante Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko ekainaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala