Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2954

EDIKTUA, desahuzio bati buruz bideratutako 235/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioa, 235/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bilboko Udal Etxebizitzak TEA.

Abokatua: Regina Ornilla Umaran.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Juan Francisco Martin Martin.

Gaia: desahuzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Xabier Núñez Irueta prokuradoreak Bilboko Udal Etxebizitzak TEAren izenean eta ordez jarri duen demanda, epea amaitu dela-eta desahuzioari buruzko hitzezko judizioarena, auzi-ihesean dagoen Juan Francisco Martín Martínen aurkakoa. Horrenbestez, legez ezarritako epea amaitu dela-eta indargabetutzat jotzen dut jarduketen hasierako demandan aipatutako errentamendu-kontratua, eta deklaratzen dut bidezkoa dela eskatutako desahuzioa; ondorioz, demandatua kondenatzen dut demandan aipatzen den etxebizitza legezko epean uztera, eta ohartarazten diot hala egiten ez badu bota egingo dutela; prozesuaren kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4750000000023516. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Francisco Martin Martin demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala