Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2952

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 641/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 641/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: C S V R.

Abokatua: Javier Diaz Paternain.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Juan Carlos Andrade Castro.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-01ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut C.V.R. andreak Juan Carlos Andrade Castro jaunaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, alderdien arteko ezkontza-lotura desegitea agintzen dut, dibortzioaren bitartez, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin, eta XXXXX seme adingabearekin alderdiek izango dituzten harremanak arautzeko honako neurri hauek onartzen ditut:

A) Juan Carlos Andrade Castro jaunak XXXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Semearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 120 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den; pentsioa urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Ebazpen hau irmo egin ostean, jakinaraz bekio ezkontza jasota dagoen tokiko Erregistro Zibilari, orri-bazterreko oharra egin dezaten. Auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Juan Carlos Andrade Castro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala