Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2950

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako 2158/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2158/2016 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Kembly Guisella Hernandez Amador.

Alderdi apelatua: Fiskaltza.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

«149/2016 EPAIA

Jaun-andreak.

Yolanda Domeño Nieto.

M.ª Teresa Fontcuberta De Latorre.

Felipe Peñalba Otaduy.

Donostia, bi mila eta hamaseiko ekainaren hirua.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak, zeina goian zehaztutako jaun-andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Donostiako lehen auzialdiko 3. zenbakiko epaitegiko ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko auto zibil hauek (307/2015 auzia), Kembly Guisella Hernandez Amador-ek eskatuta (apelatzailea – demandatzailea), Eider Mujika Agirre prokuradoreak ordezkatuta eta Elixabete Salvatierra Andoaga letraduak defendatuta, Josephe Madrigal Flores auzi-iheslariaren aurka (demandatua); Fiskaltza ere parte izan da (apelatua). Hori guztia aipatutako epaitegiak 2016ko otsailaren 3an eman duen epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa dela bide.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartzen dira. »

«EPAITZA

Partez baiesten dugu Kembley Guisella Hernández Amador-en ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa (horrekin bat egin du Fiskaltzak ere), Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 307/2015 autoetan 2016ko otsailaren 3an emandako epaiaren aurkakoa. Hori dela eta, epai hori errebokatuta geratzen da ezkontzaren seme adingabearen guraso-ahala emateari buruzko erabakiari dagokionez soilik; horrekin lotuta, amari ematen zaizkio semearen zaintza eta jagoletza, eta Josephe Madrigal Flores-en guraso-ahala eten egiten da XXXXX semeari dagokionez, aita non dagoen ez dakigun bitartean. Aurkaratutako ebazpenaren gainerako erabakiak ez dira aldatzen.

Gora jotzeko prozedura honetan sortutako kostuak ez zaizkio alde bati ere ezartzen.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hausteko errekurtso berezia, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurri baitaitezke.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Josephe Madrigal Flores demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2016ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala