Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2949

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 167/2016 apelazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko 167/2016 apelazioa.

Errekurtsogilea: F. B. B. C.

Abokatua: Carolina Sousa Pereda.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza eta Nelson Mumini Balde.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-05-19an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dugu Patricia Lanzagorta Mayor prokuradoreak ordezkatuta F. B. B. C.k jarritako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak 2015eko azaroaren 9an emandako epaiaren aurkakoa, gurasoen eta seme-alaben arteko neurrietarako 146/2015 autoak direla eta; horrenbestez, baliogabetu egiten dugu epai hori, baietsi egin baitugu F. B. B. C.k Nelson Mumine Baldéren aurka jarritako demanda. Horren ondorioz, erabakitzen dugu XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematea, hau da, F. B. B. C.ri; nahiz eta guraso-ahala elkarrekin erabiliko duten. Ez zaizkio prozesuan sorturako kostuak inori ezarri, ez lehenengo auzian ez bigarrenean.

Nelson Mumini Balde demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala