Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2947

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldiari dagokion eskabideak aurkezteko epea zein egunetan amaitu den jakinarazteko dena, Geotermia Energetikoki Ustiatzeko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez –2016ko apirilaren 4koa– 2016. urterako Geotermia Energetikoki Ustiatzeko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu zen.

Aipatutako diru-laguntzen programaren 3. oinarrian xedatzen denari jarraikiz: «Diru-laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2016ko irailaren 30a izango da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2016. urteari lotutako diru-laguntzak emateko aurrekontua amaitu denez gero, 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 26an 2016. urteko ekitaldirako Geotermia Energetikoki Ustiatzeko Instalazioetan Inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen aurrekontu-kreditua amaitu dela jakinaraztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2016ko ekainaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala