Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2016ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2941

IRAGARKIA, 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako enplegu publikoaren eskaintzen aldaketari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2016ko ekainaren 14an, honako epai hauek betearazteko erabakia hartu zuen: Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 782/14-A prozedura laburtuan emandako 2015eko irailaren 30eko 599/2015 epaia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 16/2016 apelazio-errekurtsoan emandako 2016ko maiatzaren 5eko epaia. Epai horiek direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegu publikoaren eskaintzak aldatzea onetsi da, 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Ondorioz, aldatu egiten dira Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015 eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako lan-eskaintza publikoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015eko martxoaren 10eko, 2015eko abenduaren 15eko eta 2016ko martxoaren 22ko Erabakien bitartez onartuak. Zehazki, honako plaza hauetan ezarritako hizkuntza-eskakizuna aldatzen da: Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, Mota: suhiltzaileen zerbitzua, Kategoria: suhiltzaile-gidaria, Suhiltzaileen Zerbitzuko kaboa eta Suhiltzaileen Zerbitzuko sarjentua. Hona zertan datzan aldaketa:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015. urterako lan-eskaintza publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015eko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez onartua

Administrazio Bereziko Eskala

Zerbitzu Berezien Azpieskala, mota: Suhiltzaile Zerbitzua

(Ikus .PDF)

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015. urterako bigarren lan-eskaintza publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015eko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez onartua

Administrazio Bereziko Eskala

Zerbitzu Berezien Azpieskala, mota: Suhiltzaile Zerbitzua

(Ikus .PDF)

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016. urterako lan-eskaintza publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2016ko martxoaren 22ko Erabakiaren bidez onartua

Administrazio Bereziko Eskala

Zerbitzu Berezien Azpieskala, mota: Suhiltzaile Zerbitzua

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2016ko ekainaren 14a.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala