Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2912

EDIKTUA, 324/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

324/2015 ahozko judizioa.

Nik, Jose Maria Ortuondo Rocandiok, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

324/2015 hitzezko judizioan, 2016-01-29an epaia eman zuen Marta Iciar Fernandez-Hierro Martinez magistratuak.

Joaquin Tomas Losarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio apelazio-errekurtsoa jar dezakeela ebazpen horren aurka. Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zer alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan: ES55 0049 3569 92 0005001274; eta kontzeptua: 4724 0000 00 0324 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala