Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2908

IRAGARKIA, administrazioarekiko 317/2016 auzi-errekurtsoa jarri eta izapidetzea onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 317/2016.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Noiz jarri den: 2016-06-09.

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduna: 236/2015 Dekretua, 2015eko abenduaren 22koa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (2016ko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zenbakia).

Bilbao, 2016ko ekainaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala