Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2016ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2904

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko bioziden tratamenduen oinarrizko mailako eta maila kalifikatuko aplikatzaileen txartelen balio-epea lau urtez luzatzea erabakitzen duena.

Tratamendu biozidak egiteko gaitzeari buruzko araudi erregulatzailea ezartzen duen ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuak (uztailaren 14ko BOE, 170. zk.) profesionalak prestatu eta gaitzeari buruzko alderdiak arautzen ditu, osasunaren babesa bermatzearren ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko produktu biozidak aplikatzearekin lotutako lan-jarduerak garatzen dituzten pertsonak trebatzeko gutxieneko mailak bermatzea ahalbidetzen duten irizpideak ezarriz.

Ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren 1. zenbakiak luzatu egin zuen ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzen diren biozidekin tratamenduak egiteko trebakuntza-txartelen (oinarrizko maila eta maila kalifikatua) baliozkotasuna sei urteko aldi iragankorrean, eta epe hori 2016ko uztailaren 14an amaituko da.

830/2010 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren 3. zenbakian, autonomia-erkidegoei ahalmena ematen zaie egungo txartelen baliozkotasuna aldi jakin batez luzatzeko, 2016-07-14an amaitzen den aldi iragankor hori bukatzen denetik hara.

Hortaz, xedapen horrekin bat etorriz, eta aplikazio homogeneoaren koordinazioa lurralde nazional osoan bermatzearren, Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Publikoko Batzordearen Lurralde arteko Batzordeak 2016-02-15ean egindako bileran erabaki zuen aipatutako txartelen baliozkotasuna lau urtez luzatzea.

Era berean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak justifikazio-memoria aurkeztu du ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko bioziden tratamenduen oinarrizko mailako eta maila kalifikatuko aplikatzaileen txartelen –gaur egun indarrean daudenen– eta 2016-07-14ra bitarte emandako txartelen baliozkotasuna lau urtez luzatzeari buruz eta 2016ko uztailaren 15etik 2020 uztailaren 14ra bitarteko eraginkortasuna izateari buruz gure autonomia-erkidegoan hartu behar den neurriari dagokionez.

Osasun-agintaritza eskuduna denez, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 8. artikuluaren h) letraren arabera (apirilaren 18ko EHAA, 74. zenbakia) ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko bioziden osasun-kontrolari buruzko legerian aurreikusitako administrazio-ahalmenak dituenez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak dituen eskuduntzen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lau urteko epeaz, eta 2016ko uztailaren 15etik 2020ko uztailaren 14ra bitarteko eraginkortasunez luzatzea ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko tratamendu bioziden oinarrizko mailaren eta maila kualifikatuaren aplikatzaileen txartelen baliozkotasuna, baldin eta txartel horiek indarrean badaude eta 2016ko uztailaren 14ra bitarte eman badira.

Bigarrena.– Jakinaraztea ez dela ingurumenean eta elikagaien industrian erabiltzeko bioziden tratamenduen oinarrizko mailako eta maila kalifikatuko aplikatzaileen ikastaroen edizio berrietarako baimenik emango 2016ko uztailaren 14tik aurrera.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diotela Osasuneko sailburuordeari hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana