Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2016ko ekainaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2814

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko ekainaren 16ko Ebazpena. Ebazpen horrek indargabetu egiten du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (109. zk., 2016ko ekainaren 9koa) argitaratutako iragarkiaren bidez bultzatutako lizitazioa (xedea: agentziarentzat berarentzat 2016an eta 2017an bidaiak eta egonaldiak antolatzeko zerbitzua eskaintzeko kontratuaren esleipena egitea - espedientea: GLEA-AVCD-PA-001/2016).

Espediente horren gainean ebazpena eman da. Hona hemen ebazpenaren edukia:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarentzat 2016an eta 2017an bidaiak eta egonaldiak antolatzeko zerbitzua eskaintzeko kontratua esleitzeko xedez Lankidetzaren Euskal Agentzia honetan GLEA-AVCD-PA-001/2016 espediente zenbakiarekin izapidetzen ari den espedientearen barruan, gabeziak ikusi dira lizitatzaile izan daitezkeenen esku jarritako dokumentazioan. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Eraginik gabe uztea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (109. zk., 2016ko ekainaren 9koa) argitaratutako iragarkiaren bidez bultzatutako lizitazioa, zeinaren xedea agentziarentzat berarentzat 2016an eta 2017an bidaiak eta egonaldiak antolatzeko zerbitzua eskaintzeko kontratuaren esleipena egitea baitzen (Espediente zk.: GLEA-AVCD-PA-001/2016).

2.- Zuzen bitez ikusi diren gabeziak eta argitara bedi beste iragarki bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala