Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2605

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, 2015-2016 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaie.

Langileak Kudeatzeko zuzendaritza honek urtero, hain zuzen ere, uztailean, dituen eskumenetan oinarrituta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarentzat ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko irakasleen oporraldiaren likidazioa egiten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak jasoko dituzte. Halaber, aldi horiei dagozkien puntuak ere jasoko dituzte, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako. Eskubide horiek, 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzioa esaten duen arabera.

Ebazpen honen helburua hurrengoa da: bitarteko funtzionariek 2015-2016 ikasturtean zehar sinatu dituzten izendapen desberdinen ondorioz sortu diren eskubideen berri horiei ematea. Era berean, jakinaren gainean jarri nahi da, aintzatespen horiek, langile batzuen kasuan, eginbeharren betetzea eraman dezakeela.

Aurrez esandakoa aintzat hartuz eta eman zaizkidan eskumenen arabera,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aintzatestea, 2015-2016 ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin duten bitarteko funtzionarioariei, uztaileko eta abuztuko lansarien ordainketen eskubidea.

Bigarrena.– Aintzatestea, 2015-2016 ikasturtean 165 egun baino gutxiago lan egin duten bitarteko funtzionarioariei dagozkien lansarien ordainketen eskubidea, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz Oporraldien Ordainketa Instrukzio Arautzaileak esaten duen arabera.

Hirugarrena.– Aintzatestea aurreko bi kasuetan, irakaskuntzako ordezkapenetarako izangaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako epe horiei dagozkien puntuak.

Laugarrena.– Kasu guztietan, oporraldiak izendapen eta kargu-uzte berri baterako eskubidea sortzen du.

Bosgarrena.– Interesatuei jakinaraztea, oporraldiko izendapenak Gizarte Segurantzan alta eragiten duela, oporraldi horrek beti ere izendapen eta kargu-uzte berri bat sortzen baitu, eta, horregatik, langabeziaren prestazioak jasotzen ari direnek, dagokion erakundera joan beharko dutela, Gizarte-Segurantzan altan dagoen bitartean, prestazioaren ordainketa mozteko.

Seigarrena.– Interesatuei jakinaraztea, era berean, lehenbailehen dagozkien Lurralde Ordezkaritzarekin harremanetan jarri beharko direla hurrengo egoeratan daudenak: ekainaren 30a baino lehen izendapenaren amaiera dela-eta baja hartu zuten pertsonak eta data horretan Aldi Baterako Ezintasun egoeran edo amatasun edo aitatasun-lizentziarekin dauden pertsonak.

Zazpigarrena.– Sartu EHAAn ebazpen hau eta, era berean, argitaratu Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Saileko web orrian.

ERREKURTSOAK

Interesatuak Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala