Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
2594

IRAGARKIA, lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak, 2016-05-24an, honako hau erabaki zuen:

Lehiaketa berezirako deia egitea, honako lanpostu hau betetzeko:

Urtea: 2016.

Lanpostua:

● Enpresako medikua.

● Dotazioak: 1.

● Azpitaldea: A1.

● Eskala: Administrazio Berezia.

Deialdi honetako iragarkia, oinarri partikularrak eta, I. eta II. eranskinak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 102. zenbakian, 2016ko maiatzaren 31n argitaratu ziren eta oinarri orokorrak 98. zenbakian, 2012ko maiatzaren 24an.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost lanegunekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Donostia, 2016ko ekainaren 2a.

Lehendakaritzako eta Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi ordezkaria,

JUAN RAMÓN VILES MITXELENA.


Azterketa dokumentala