Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2593

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, hona hemen

OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua Aginduaren eranskinean lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.– Lehiakideek, eske-idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri administrazioan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainerako merezimendu guztiak.

Gainera, eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak ebatziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Administrazio bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epea izango da; bigarrenerako, bi hilabetekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: lan ikuskaritzako burua (511211 kodea, 7 dotazioa).

– Lekua: Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.

– Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

– Herria: Bilbao.

– Taldea: A.

– Kidegoa: A1502 Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoa.

– Destino-osagarriaren maila: 27.

– Berariazko osagarria: I-B.

– Hizkuntza eskakizuna: 4.

– Derrigortasun data:

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– A01502 kidegokoa izatea. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaile Kidegoa.

– Estatuko edozein herri administraziotako A kidegoan karrerako funtzionario legez jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli-, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentsio egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.


Azterketa dokumentala