Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
2544

IRAGARKIA, BIOEF Berrikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioko ahaldun nagusi eta Patronatuko presidenteordearen 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenari buruzkoa; ebazpen horren bitartez, minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematen dira.

BIOEF Berrikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioko ahaldun nagusi eta Patronatuko presidenteordearen 2015eko urriaren 1eko Ebazpenaren bitartez, minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako laguntzak emateko deialdia argitaratu zen urriaren 16ko EHAAren 197. alean.

Ebazpen horren 14. artikuluan zehazten denez, BIOEFeko ahaldun nagusi eta Patronatuaren presidenteordeak esleituko ditu laguntza horiek, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez.

Aurkeztu diren eskakizunak ikusi eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, harekin bat eginez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka helegitea aurkeztu ahalko da jurisdikzio arruntean, oinarri arautzaileen 14.3 artikuluak bildutakoa beteaz.

Barakaldo, 2016ko maiatzaren 16a.

BIOEFeko ahaldun nagusi eta Patronatuko presidenteordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala