Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2016ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

DIKAR, S. COOP Y WINGROUP, S. COOP
2510

IRAGARKIA, Dikar, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta Wingroup, S. Coop. (sozietate xurgatua) sozietateek xurgapen bidez bat egin dutela argitara ematen duena.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da Dikar S.Coop. eta Wingroup S.Coop. kooperatibek, bakoitzak bere enpresaren egoitzan 2016ko maiatzaren 6an egindako Ohiko Batzar Orokorrean, onartu dutela, legez eta estatutuz eskatutako gehiengoa lortuta, bi enpresak bat egitea. Bategitearen ondorioz, Dikar S.Coop. kooperatibak Wingroup S.Coop. kooperatiba xurgatzen du, zeina desegin egiten baita likidaziorik gabe, eta haren ondarea eta bazkideen atxikipena osorik eskualdatzen zaizkio sozietate onuradunari, betiere 2015eko abenduaren 31n itxitako bategite-balantzeak onartu ondoren, zeinak bi entitateen kontu-auditoreek egiaztatuko baitituzte, eta 2016ko apirilaren 13an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailututako bategite proiektuari egokiturik.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horretatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten sozietateetako kideek, edo batzar orokorretara joan ez baina desadostasuna adierazten dutenek, administratzaileei idazki bat bidaliz, bat egiteko erabakiaren azken iragarkitik aurrera berrogei eguneko epean.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bergara, 2016ko maiatzaren 10a.

Dikar, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria.

WINGROUP, S. COOP. KOOPERATIBAREN KONTSEILU ERREKTOREKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala