Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2016ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2498

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez diru-laguntzak emateko ebazpenak jakinarazten baitira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntza emateko ebazpen batzuk eman ditu, proiektuak sendotzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean. Laguntza-deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko uztailaren 22ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen (2015-08-27ko EHAA).

Aipatu diru-laguntzak emateko ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Jakinaraz bekio ebazpen hau interesdunari, eta berariaz adierazi administrazio-bidea amaitzen duela, eta erabakiaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango duela Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edota, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahal izango duela Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Alde horretatik, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela diru-laguntza emateko ebazpen-jakinarazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala