Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2016ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKO LEGEBILTZARRA
2495

IRAGARKIA, 270/2016 zenbakia duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeari eta hirugarren interesdunei dei egiteari buruzkoa.

Aditzera ematen zaie interesdun guztiei ezen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Eusko Legebiltzarraren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren aurka, zeinak ezetsi egin baitzuen Roberto Romero Roca jaunaren berraztertze-errekurtsoa, Eusko Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen Kidegoko mandatari-mailan praktiketako funtzionarioak izendatzen dituen 2016ko urtarrilaren 26ko erabakiaren aurka jarritakoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betez, dei egiten zaie interesdun guztiei bederatzi eguneko epean auzitegira joan eta auto horietan azaldu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala