Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2016ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2492

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 166/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: MHC-166/2015.

Demandatzailea: Rosmery Baura Avendaño.

Abokatua: Javier Maria Martin Pilar.

Prokuradorea: Beatriz Lezaun Abad.

Demandatua: Lucidio Flores Flores.

Auzigaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017ko maiatzaren 3an. Hona hemen epaitza:

ERABAKI DUT:

Guraso eta seme-alaben arteko harremanen gainean eta Lucidio Flores Flores-en aurka, Rosmery Baura Avendaño-ren izenean eta ordez, Beatriz Lezaun Abad epaitegietako prokuradoreak sustatutako eskabidea partez baiesten da, eta honako neurri hauek hartzen dira:

1.– Guraso-ahalaz baliatzea. Guraso-ahala elkarrekin baliatzen jarraituko dute bi gurasoek. Gurasoek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: XXXXX adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, salbu eta oporraldiko bidaiak.

b) Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Jagoletza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, alabaren tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Alabarekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak adingabearen eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak eta garrantzirik gabekoak badira.

2.– Zaintza- eta jagoletza-araubidea. XXXXX adingabea zaintzeko eta jagoteko ardura amari dagokio.

3.- Bisita-araubidea. Ez da ezartzen adingabekoaren eta aitaren arteko bisita-araubide zehatzik, azken horren bizilekua ezezaguna baita; hala eta guzti ere, adingabekoaren bizimoduan parte hartzen badu berriro, eta parteek libreki adostasun batera ailegatzen badira, aitak izango du bere eskubideekin bat datorrena egiterik, betiere legezko bidetik.

Adostasunik ez bada ere, alaba adingabekoarekiko komunikazio-erregimenak, jagoletza ez duen gurasoarenak, baimendu eginen du telefonoz, gutunez, SMSez edo hartako beste edozein bitartekoaz hartu-emanak izatea, betiere fede onez jokatzekotan eta adingabekoaren atseden-, jarduera- eta ikasketa-ordutegiak errespetatuz.

4.– Mantenu-pentsioa. Jagoletza ez duen gurasoak, Lucidio-k, burujabetasun ekonomikorik ez duen XXXXX adingabekoaren mantenu-pentsioari aurre egiteko, hileko ehun eta berrogeita hamar (150) ordaindu beharko ditu. Pentsio hori, urteko hamabi hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan ordaindu beharko du, jagoletza duen gurasoak izendatutako kontuan. Pentsio hori, bestalde, urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; lehen eguneratzea urtarrilaren batean gauzatuko da, 2017tik aurrera.

Mantenu-pentsio hori, alabak burujabetasun ekonomikoa izan arte ordainduko da edo burujabetasun hori eskuratzeko moduan izan arte, fede onaren eskakizunekin bat etorriz.

Jagoletza ez duen gurasoak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Burujabetasun ekonomikorik ez duen bitartean, alabak dituen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak, betiere ados badaude eta agiri bidez hala dela jasota geratzen bada; guztiarekin ere, guraso biek batera erabaki beharko dituzte. Adostasunik ez bada, epailearen baimena beharko da, aldez aurretik, kasu bietan. Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazi asmorik gabe, honako hauek izan daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, edozein gaixotasun fisiko edo mentalari lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.

Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten, ebazpen honetan ezarritako proportzioan.

Lucidio Flores Flores demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko maiatzaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala