Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2016ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2472

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016-2017 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Aukeratze Batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez, diru-laguntza bat deitu zen Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak, 7. artikuluan, hau xedatzen du:

1.– Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea pasa ondoren, kide hauek osatuko duten aukeratze-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nori esleitu laguntza:

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea edo eskuordetzen duen pertsona. Batzordeburua izango da.

b) Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research–eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

c) Bi aditu akademiko gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak.

Horren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasle hauek izendatzea, 2016-2017 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei diru-laguntza bat emateko Aukeratze Batzordeko kide gisa:

– Amaia Esquisabel Alegría.

– Philip Schlesinger.

– Ainara Larrondo Ureta.

– Gillian Doyle.

2. artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala