Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2461

IRAGARKIA, Euskotreneko segurtasun integralaren zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: zaintza- eta segurtasun-zerbitzua ematea Euskotrenen instalazio guztietan (trena, tranbia eta autobusa) Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; horrez gain, segurtasun-sistemak mantentzeko zerbitzua ematea.

b) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

c) Burutzeko epea: urtebete, gehi urtebeteko luzapena egiteko aukera.

d) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazioaren ondorioetarako urteko gehiengo zenbatekoa (BEZa kanpo) honako hau da:

a) 1. lotea: 1.300.000,00 euro.

b) 2. lotea: 600.000 euro.

c) 3. lotea: 25.000 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia, luzapenaren epea eta aurrez ikusitako gehieneko aldaketak sartuta, 4.235.000,00 eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Parte hartzeko eskaerak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 17a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 26a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 – Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari zenbat denbora eutsi behar dion: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, esleitutako zenbatekoen proportzioan.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 27a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala