Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2458

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 03/2016 zehapen-prozedura hasteko hartutako erabakia.

Cafetería Pase establezimenduaren titular den Pase Vitoria, S.L. enpresari ezin izan diogu zehapen-prozedura hasteko erabakia jakinarazi ohiko moduan, hainbat saio egin dugun arren haren helbidean –Foruen kalea 39, Vitoria-Gasteiz–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2016ko apirilaren 13an zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-alorreko arau-hauste bat egin delako (tabakoa).

Legezko oharrak:

– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigor-ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 eguneko epea duela bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala