Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2456

IRAGARKIA, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 13ko 44/2016 Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, «Mapfre Vida Empleo, EPSV» erakundearen eraketa, txosten ekonomikoa eta estatutuak onartzen dira, baita Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea ere (282-B zenbakiarekin).

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren 6.3 artikuluak (urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren bidez onartu zen) honako hau xedatzen du BGAEek gizarte-aurreikuspeneko jarduerari ekiteari dagokionez:

«3.– BGAEen jarduerari ekiteko baimena ebazpen bidez emango da. Ebazpena Eusko Jaurlaritzan gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloko eskumena duen sailak emango du, erakundea Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Aipatu legezko agindua betetzearren, iragarki hau ematen da.

Pertsona interesdunek eskura dute aipatu ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan, zeina leku honetan baitago: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.


Azterketa dokumentala