Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2451

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 389/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako lehen auzialdiko 1 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 389/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Biya Bat, S.A.

Abokatua: Jose Ignacio Zubiaga Nieva.

Prokuradorea: Isabel Marin Cano.

Demandatua: Nortesa de Obras, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-11n. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Marin prokuradoreak Biya Bat, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz Nortesa de Obras, S.L.ren aurka jarritako demanda; horrela, bada, honako hau erabakitzen dut: 1.– 2013ko abenduaren 13ko eta 2014ko abenduaren 7ko dataz sinatutako errentamendu-kontratuak suntsitutzat jotzea, eta errentan hartutako ibilgailuak itzuli beharra ezartzea; 2.– Demandatua 3.020,40 euro ordaintzera kondenatzea, zordun nagusi gisa; 3.– Demandatua kobrantza kudeatzeko gastuak ordaintzera kondenatzea, 32,66 euro, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; 4.– Demandatua kondenatzea berandutze-interesak ordaintzera, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 5. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz, bai eta, ibilgailua itzultzeko atzeratutako hilabete bakoitzeko, errentaren bikoitza ordaintzera ere; 5.– Demandatua kondenatzea prozesuaren berandutze-interesak ordaintzera, PZLren 576. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; 6.– Demandatuari prozedura honetako kostuak ezartzen zaizkio.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko otsailaren hamaikan.

Nortesa de Obras, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko maiatzaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala