Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2448

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 197/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 197/2015 prozedura bideratu da, Antonia Cortes Escuderok eskatuta, Arturo Bargela Escuderoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

179/2016 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2016-03-14.

Alderdi demandatzailea: Antonia Cortes Escudero.

Abokatua: Maria Jesus Marques Aneiros.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Alderdi demandatua: Arturo Bargela Escudero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Antonia Cortés Escudero andreak aurkeztutako demanda, Arturo Bargela Escudero jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, XXXXX semearentzako behin betiko neurrien gainean lortutako honako akordio hau onartzen dut.

I.– Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot, eta guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

II.– Jagoletza ez duen gurasoaren aldeko bisita-, komunikazio- eta egonaldi-erregimen bat ezartzen dut, bi gurasoen arteko adostasunez gauzatuko dena.

III.– Mantenu-pentsio bat ezartzen dut, hilean 50 eurokoa.

Aurreratuta egin behar dira ordainketak, hileroko lehen bost egunetan, demandatzaileak horretarako izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori, bestalde, urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakunde batek argitaratutako KPIren aldakuntzen arabera.

Adingabeen aparteko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte guraso biek. Aparteko gastutzat hartuko dira Kode Zibilaren 142. artikuluaren edukiarekin zerikusia duten ezusteko gastuak eta/edo egun aurreikusi ezineko gastuak, beharrezkoak direnak. Kontratatu baino lehen, jagoletza duen gurasoak jakinarazi beharko dio beste gurasoari –agiri sinesgarrien bidez– aparteko gastu bat sortu dela, beharrezkoa dela eta zenbatekoa den; adostasunik ezean, horretarako emandako epean berariaz adostasunik adierazten ez delako edo isilbidez desadostasuna adierazten delako, baimen judiziala eskatuko da.

Ez da erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........ Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon, bi mila eta hamaseiko martxoaren hamalauan.

Arturo Bargela Escudero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala