Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2447

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 25ekoa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita A-8an, Bilboko metropoli-barrutian, ITS sistemak instalatzeko eta kokatzeko, hain zuzen ere, igarotzen diren ibilgailu astunak kontrolatzeko irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

Salgaiak garraiatzeko ibilgailuek, hirigunera bertara sartzen direnek izan ezik, A-8ko Bilboko hiri barruko bide-zatitik igarotzea debekatuta daukate eta igarotzeko ordezko bideak derrigor erabili behar dituzte. Horren ondorioz, Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena sinatu genuen, eta, horren bidez, bide-zati horretan ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzeko eta kudeatzeko ITS sistemak eta kable optikoak instalatzea eta kokatzea adostu zen.

A-8ko Bilboko metropoli-barrutian ibilgailu astunen ibilbideak kontrolatzeko sistemaren helburua da metropoli-barruti horretatik kanpoko jatorria eta helmuga daukaten ibilbideak egiten dituzten eta metropoli-barruti horretatik igarotzen diren ibilgailuak detektatzea.

A-8tik Bilbora San Mamesetik sartzeko ibilbide berria egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak burutu dituen obren ondorioz, A-8ko Bilboko metropoli-barrutiko bide-zatian ibilgailu astunen ibilbideak kontrolatzeko puntuak beste leku batzuetan kokatu behar dira.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren 3. xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta, bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko 194/2013 Dekretuaren (apirilaren 9koa) 16. artikuluko 3d) atalak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean adierazten diren bide eta kilometro-puntuetan, A-8ko Bilboko metropoli-barrutian, ITS sistemak instalatzeko eta kokatzeko baimena ematea, hain zuzen ere, igarotzen diren ibilgailu astunak kontrolatzeko irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

Bigarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiek tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira, dagokien zehapen-prozedura tramitatu eta ebatzi dadin. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, Trafiko Zuzendaritzarena den «zehapenak» fitxategian sartuko dira, izapidetuak izateko. Hortaz, datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko, ezerezteko edo haien aurka egiteko eskubideak Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 25a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala