Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2347

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko zerbitzu zuzendariarena, ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, hainbat espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.4 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hara, hilabeteko epea duzu, zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igaro eta zorra ez bada ordaindu, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daiteken argitaratzen da guzti hori, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatza 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala