Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2343

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2014ko irailaren 1eko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko «Multimedia Komunikazioa UPV/EHU - EITB» masterreko ikasketa-plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Akatsa atzeman dugu Euskal Herriko Unibertsitatearen 2014ko irailaren1eko Ebazpenaren eranskinean. Erabaki horren bidez agindua eman zen «Multimedia Komunikazioa UPV/EHU – EITB» unibertsitate-masterreko ikasketa-plana argitaratzeko Estatuko Aldizkari Ofizialean (2014ko urriaren 18ko BOE, 253. zk.), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2014ko urriaren 9ko EHAA, 192. zk.). Horrenbestez, zuzenketa hau egin behar da testuan:

Eranskinean nahitaezko irakasgai hau sartu behar da:

«Ziberkazetaritza ereduak eta genero berrien ikerketa»

Ikasketa-plana zuzendu egin da, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2016ko maiatzaren 18a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskumenak eskuordetuta (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013/02/13ko EHAA)

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala